Egoin

Wood Group

Egoin familia-enpresa bat da, 30 urteko esperientzia egiaztatua duena eraikuntzaren sektorerako zurezko egitura-soluzioen diseinuan.

Egoinek espezializazio eta kaudimen profesional zabala eskaintzen du, bai eta ingurumenarekiko, jasangarritasunarekiko, tokiko KM0 egurraren eta ekonomia zirkularrarekiko konpromiso irmoa ere.

Egoin gurekin harremanetan jartzen da bere marka merkatuan birkokatzeko, Europako lehia gero eta handiagoa da eta horrez gain, Egoin enpresa mailan urrats garrantzitsu bat emateko prestatzen ari da, datozen 4 urteetan bai bere produkzio ahalmena eta baita bere langile kopurua bikoizteko prestatzen ari da. eta pauso hau eman baino lehen Egoinek ziurtatu nahi du marka irudia eguneratuta dagoela eta pauso hori emateko betekizunarekin.

Irudi bisual bat, istorio bat eta posizionamendu bat proposatzen dugu, bere DNAren inguruan, egurra. Baso bat landatzen den unetik Londresen 7 solairuko eraikin bat eraiki arte, guztiz egurrez.

Koloreek, formek, irudiek indar bisual handiko unibertsoa osatzen dute (gaitasuna), baina aldi berean dotoretasun organikokoa (gertutasuna, errespetua eta seriotasuna), zeinaren helburua lan egiteko aukeratzeak dakarren lasaitasuna transmititzea baita. Egoin bezalako enpresa bat.

EGURRA GARA.